ALBAOLA MUSEOA



Martxoaren 23an Albaola Museoan egon ginen, Pasaian. 
Bertan, XVI. mendean Euskal Herritik Ternuara joan zen San Juan baleontziaren historia ezagutu eta eraikitzen ari diren erreplika ikusi ahal izan genuen. Euskal ontzigintza industriaren garrantziaren ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean, Red Bay-n, hondoratu zen 1565ean.