"EZKABA 1938-2018" ERAKUSKETA




Astelehenean, azaroaren 19an, Antsoaingo Udalean egon ginen "Ezkaba 1938-2018" erakusketa ikusten. Ihesaldiaren 80. urteurrena gogoratzeko Nafarroako Gobernuak Ezkabako Proiektuaren barnean antolatu du. Bertan, ikusentzunezko piezak, testigantzak, argazkiak eta historialari baten azalpenak jaso genituen.
Oso interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zaigu gure historia den hau ezagutzea. Ekainaldera gai honetan gehiago sakontzeko eta ikasteko aukera izango dugu.